Wikipedia, Entziklopedia askea

Orioko balea


Orioko balea 1901eko maiatzaren 14an Orion arrantzatutako balea izan zen. Bizkaiko golkoan harrapatutako azken Euskal balea izan zen.

Bost traineru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapaketan honako ontziek parte hartu zuten: Trinidad izeneko trainerua, Manuel Olaizola patroi zela; San Antonio-n, Manuel Loidi; Maria Jose-n, Xixario Uranga; San Jose-n, Eustakio Atxega; eta San Juan-en, Gregorio Manterola.

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaturikoa Orioko baleari jarritako bertsoekin oroitua izan zen. Benito Lertxundi abeslari oriotarrak 1977an abestia egin zuen bertsoon bertsio laburtu batekin.