Txikipedia:Ote zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ote zuria (Ulex europaeus) 2 metroraino irits daitekeen zuhaiska hostoiraunkorra da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oteak oso arantzatsuak dira, hostoak arantza bihurturik baitaude. Beraz, Otearen hostoak (5-12mm) arantza-itxurakoak eta sinpleak dira. Zurtoinean ileak ditu  eta azal zartatua eta arrea du.

Ote Zuriaren lorea.

Landare hermafrodita da. Hostoen oinarrietatik tximeleta-itxurako lore hori eta ikusgarriak ematen ditu. Handik fruituak leka beltz iledunak ateratzen dira.

Non aurkitu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeanikoan agertzen da (1-1300 m-ko altitudean), lurzoru azidoetan batez ere. Gipukoan Oteak edonon topa ditzakegu: utzitako lurretan, larre inguruetan, basoen argiuneetan eta horrelakoetan batik bat.

Nola egin dezakegu ugalketa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ugaltzen saiatu beharrik, bere kasa, guk nahi baino gehiago, berehala izango ditugu. Oso ongi ernetzen da hazitik.

Zertarako erabili dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sustrai sendo eta sakonak dituztelako, Otea oso egokia da ezpondetako lurra eusteko. Bere sustraiek nitrogenoa eransten dutenez, lurzorua hobetu egiten du. Otadiek eta besteen sasiek eginkizun garrantzitsua betetzen dute animali basatien bizitzan, babesleku bezala gehienbat.