Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Paladioa elementu kimiko bat da, Pd ikurra eta 46 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren antzeko egitura kimikoa daukan trantsizio-metal zuri arraroa da.

Z Elementua Elektroi kopurua
28 níquel 2, 8, 16, 2
46 paladio 2, 8, 18, 18
78 platino 2, 8, 18, 32, 17, 1
110 darmstadtio 2, 8, 18, 32, 32, 17, 1
  • Normalean metal aske bezala ageri da, beste metal batzuekin aleazioak eratuz.
  • Hidrogenoarekiko afinitate handia dauka: bere bolumena baino 900 aldiz hidrogeno gehiago xurga dezake.
  • Paladio-konplexuak katalisietan erabiltzen dira (esaterako, autoen katalizatzaileetan).
  • Metal bitxi gisa, bitxigintzan erabiltzen da batzuetan.

Paladioa, platinoaren taldeko gainerako elementuak bezala, antzinatik erabili izan da, antzinako egiptoarrek eta kolonaurreko zibilizazioek metal preziatutzat jotzen baitzuten. Mundu Berriaren konkistatzaileek paladiozko minerala aurkitu zuten berriro XVII. mendean, urre bila ari zirenean.