Txikipedia:Panticosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panticosako eski-pista

Panticosa Huescako Alto Gallego eskualdean dagoen herri txiki bat da. Bertan turismoa egiteko Panticosako bainuetxea bisitatu dezakezu edo kirola egiteko Panticosako eski-estazioa. 849 pertsona bizi dira bertan 1184 metrotan dago kokatuta.

Bere ekonomia antzina abeltzaintzan oinarrituta zegoen baina gaur egun turismoan oinarritzen da, neguan eta udan erabat betetzen diren jatetxe eta hotel ugari baititu. Panticosan sortu zen aragoieraren aldaeretako bat, pantikutua.