Txikipedia:Paz ciganda ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paz de Ziganda (Maria de la Paz Ciganda Ferrer) 1890ko abenduaren 21ean jaio zen Iruñean, garai hartan Blanca de Navarra izena zuen kalean (gaur egun, Merkatarien kalea). Familia aberatsa zen berea, eta zazpi anai-arreben arteko neska bakarra izan zen.

Afizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian bi hauetan nabarmendu zen: euskararen bultzatzaile eta defendatzaile handia  izan zen, eta, era berean, naturaren aldeko aktibista gogotsua.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararekiko zuen maitasuna etxetik etorri zitzaion. Euskara entzun zuen lehenengo aldian, aitaren parteko amonarekin, Gaskuen jaioa, gure hizkuntzarekin maiteminduta sentitu zen. Paz Ziganda "Euskararen adiskideak" elkarteko partaide eraginkorra izan zen. "Zuhaitzaren eta naturaren lagunak" izena zuen elkarteko kidea ere izan zen.

Hil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko otsailaren 2an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz.  Haren omenez, bizitzan zehar euskararen alde egin zuen lan handia eskertuz, Atarrabian dagoen Ikastolak bere izena hartu zuen: “PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA” da egun, hain zuzen ere.

Emakume ireki eta ekintzailea, euskal nortasunaren modu eredugarrian erakutsi zuen beti.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maria de la Paz Ciganda Ferrer n. 21 Dic 1890 Pamplona, Navarra, España f. 02 Feb 1966 Pamplona, Navarra, España: geneaordonez» www.geneaordonez.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).