Txikipedia:Peggy Whitson

Wikipedia, Entziklopedia askea

Peggy Whitson[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peggy Whitson astronauta trajearekin

Peggy Annette Whitson 1960ko otsailaren 9an jaio zen Mount Ayren, Iowan eta biokimikaria da. Nasaren astronauta buru izan zen 2018an erretiratu egin zela iragarri zuen arte. Peggy oso ospetsua da orbitan denbora gehien egon den estatu batuarra delako: 665 egun, 22 ordu eta 22 minutu.

1992tik 1995era proiektu zientifikoetan aritu zen, 1996an astronauta izatea hautatu zuen arte. Bere lehendabiziko misioa 2002an izan zen Nazioarteko Espazio Estazioan. NASAn esperientzia gehien duen emakumea da. 2017an Nazioarteko Espazio Estazioa bi aldiz zuzendu zuen lehen astronauta emakumea izan zen.