Wikipedia, Entziklopedia askea

Pentagono (geometria)

Pentagono irregularra eta irregularra

Pentagonoa bost alde eta bost angelu edo erpin dituen poligonoa da. Pentagonoak bost puntu batzen ditu, guztiak plano berean. Puntu horiek pentagonoaren erpinak sortzen dituzte.

Pentagono hitza grezierazko beste bi hitzez osatuta dago: penta (bost) eta agono (angelu); beraz, "bost angelu" esan nahi du.

Non ikus daitezke pentagonoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan ere existitzen dira pentagonoak: okra-belarraren fruituak (artikuluaren gaineko irudia) edo ipomoea loreak pentagonalak dira. Arkitekturan, bastioi askok pentagono forma dute: Iruñeko ziudadela, adibidez. Estatu Batuetan dagoen erakin ezagun batek ere forma hori du: Pentagono izena du, eta bertako Defentsa Ministerioarena da.

Pentagono motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagonoa erregularra edo irregularra izan daiteke:

  • Pentagono erregularra da alde guztiek luzera berdina badute eta izkinetako barne-angelu guztiak berdinak badira (denek 108° badituzte, zehazki)
  • Pentagono irregularra da, aldiz, aldeek luzera ezberdina badute eta angeluak ezberdinak badira.

Nola kalkulatzen dira perimetroa eta azalera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perimetroa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagono erregularraren perimetroa lortzeko, alde bakoitzeko luzera 5ekin (pentagonoaren alde kopurua) biderkatu behar da; hau da:


Beraz, pentagono erregular baten aldeek 5 metro baldin badituzte, perimetroa hau izango da:


Azalera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagono erregular baten azalera kalkulatzeko, beharrezkoa da aldeen eta apotemaren luzera ezagutzea; apotema pentagonoaren erdiko puntutik, edozein alderen erdiko punturaino doan lerro perpendikularra da. Bi datu horiek ezagututa, pentagonoaren azalera honela kalkulatzen da: