Edukira joan

Txikipedia:Perla

Wikipedia, Entziklopedia askea

Perla asko erabiltzen den material bat da eta ostretan aurkitzen da, Molusko batzuen gorputzean.

Perlak normalean bitxiak egiteko erabiltzen dira, adibidez, eraztunak, koilareak, belarritakoak…

Kokichi Mikimotok aukitu zituen perlak 1890. urtean Japonen.

Nola sortzen da eta formula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostra bati zikina sartzen zaionean, defentsa bezala nakar deituriko sustantzia bat botatzen du eta denborarekin perla bat sortzen da. Perlak batez ere kaltzio karbonatoz (CaCO3) osatuta daudenez, ozpinetan disolba daitezke.

Perlek distira handia daukate. Gainera, perlak (batez ere ur gezaz landatutakoak) horiz, berdez, urdinez, marroiez, arrosez, morez edo beltzez koloreztatu daitezke. Tamaina desberdinetakoak izan daitezke, 5mm - 20mm artean eduki ditzazke.

Perlak sailkatzeko pisua, kolorea, egitura, distira, forma eta sortzeko egoera hartzen dira kontuan.

  • Perla naturalak
  • Ur gozoko perlak
  • Perla artifizialak
  • Perla australianak
  • Perla tahitiarrak

Kolore beltzeko perlak dira merkatuan aurkitu ditzazkegun garestienetakoak, eta bakoitzak 30.000 euro inguru balio ditu, eta perla australiarrak ere 20.000 euro inguruko prezioa izan dezakete.