Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Perretxiko

Onddo beltza (Boletus aereus)
Perretxikoak enbor batean.

Perretxikoa hanka batez, txapel batez eta txapel azpian esporak gordetzen dituzten orriz edo belakiz osatutako zenbait onddoen fruitu-gorputza da. Hala ere, perretxiko batzuk ezaugarri ezberdinak eduki ditzakete (hanka gabekoak, txapelik gabekoak, etab.). Lur azpian, ez dituzte sustraiak landareak bezala, baizik eta onddoaren zati hau hifa deituriko filamentu zilindrikoz osatutako sarez osatuta dago. Alegia, lur azpian, harien itxurako sareak osatzen dituzte onddoek. Ikusten ez den atal hau, perretxikoaren aparatu begetatiboa da. Zuhaitz batekin konparatuz, sagarra perretxikoa litzateke eta zuhaitza, hifen sarea.

Basoetako zuhaitzen itzalean bizi ohi dira, baina baita ere edozein giro heze eta argi gutxi dagoen ingurunetan. Espezie batzuk jangarriak dira, beste batzuk pozoitsuak, eta baita efektu psikoaktiboak eragiten dituzten beste batzuk ere badaude. Izan ere, jangarriak diren espezie asko oso ohikoak dira (barrengorriak adibidez) eta zonalde askotan, oso ohikoa da basora joatea perretxiko bila. Izan ere, zuhaitz asko onddoekin daude elkarlanean, sinbiosia delako harremanetan, biek harreman horretatik onurak atereaz. Hori bai, perretxikoak hartzera joatekotan, hauek ondo ezagutzen dituen norbaitekin joan behar zarete, esan bezala, batzuk pozoitsuak izan daitezkeelako, gure osasuna kaltetuz.

Goiko definizioa kontutan hartuta perretxiko asko aurki ditzakegun arren, Euskal kuturan, Perretxiko bezala ezagutzen dena eta sukaldaritzan oso preziatua dena Calocybe gambosa delako espeziea da, udaberriko zizazuria bezala ere ezagutzen dena. Bere kolorea zuriaren eta horixkaren artekoa da eta normalean bere kapela borobila da.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizelio egituraren garapena

Perretxikoak, beste perretxiko batzuek botatako esporetatik irteten dira. Leku ilun eta hezeak behar dituzte; horregatik oso ohikoa da zuhaitzen itzalpean aurkitzea perretxiko asko. Itzala, iluntasuna eta hezetasuna emateaz gain, zuhaitzen sustraiek perretxikoek hazteko beharrezkoak dituzten elikagaiak dituzte; horregatik egoten dira basoak perretxikoz beteta (udazkenean, batez ere). Handitzen joaten dira perretxikoak, eta hil aurretik, beraien esporak askatzen dituzte, hauetatik bizidun berriak sortuko direlarik. Modu honetan osatzen da perretxikoen bizi-zikloa.


Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perretxikoa edo udaberriko zizazuria (Calocybe gambosa)

Esan bezala, perretxikoak edo sisak onddoen gorputz fruktiferotzat hartzen baditugu, orduan, hauek izango dira onddoen artean (Fungi erreinu delakoa) perretxikotzat hartu ditzakegunak, Ascomycota eta Basidiomycota hain zuzen, honela sailtzen direlarik:

Domeinua: Eukariotoa

Erreinua: Fungi

Filuma: Ascomycota: Talde hauen barruan esaterako, trufak edo boilur beltzak daude.

Filuma: Basidiomycota: ezagutzen diren peretxiko jangari eta ez jangarri gehienak talde honen barruan daude. Eta nola ez, udaberriko zizazuria (Calocybe gambosa) talde honen barruan dago. Barau, Agaricomycetes klasekoa da, Lyophyllaceae familiakoa hain zuzen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Euskal kultura gastronomikoan, perretxikoa (zizazuria) da jakirik prezituenetariko bat. Modu ezberdinetan jan daiteke: plantxan erreta, tortilan, osagarri gisa...

Udazken garaian, bere prezioa asko igotzen da merkatuan.
  • Bakterio eta likenekin batera, munduaren sorreran lehenengo izaki bizidunak izan ziren.
  • K.a. 1600. urtean jada, leku batzuetan droga bezala erabiltzen zirela dokumentatuta dago.
  • Onddo batzuk efektu sendagarria daukate: penizilina delako onddoak (kasu honetan txiki txiia), antibiotiko bezala erabiltzen da.
  • Jangarria ez den espezie bat jateagatik, muturreko kasuetan, heriotza ekar dezakete.