Txikipedia:Pertika-jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
españa
pertika-jausia kirola profesio bat da.

PERTIKA-JAUZIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertika-jauzia Pertika-jauzia[1] atletismoaren proba bat da, altuera jauziaren antzekoa baina parte-hartzaileak barra luze eta malgua erabiltzean datzana. Aire zabaleko markei dagokienez, Sergei Bubka ukrainarrak munduko errekorra ezarri zuen 1994ko uztailaren 31n, Sestrieren (6,14 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Jelena Isinbaieva errusiarrarena da (5,06 m, 2009). Ate barrukoen kasuan, Jennifer Suhr estatubatuarrak ondu zuen Isinbaievak zuen marka zentimetro batez, (6,02 m), 2013ko martxoaren 2an Albuquerquen (Mexiko Berria). Gizonezkoen aldean, Armand Duplantis suediar-estatubatuar jauzilaria da marka absolutuaren jabea, aire zabalekoa ere hobeturik, 6,18 m egin baitzuen (Glasgow, 2020ko otsailaren 15a), 20 urte besterik ez zuelarik. Beste jauzilari ezagunak dira -ez onenak ordea-, Brad Walker estatubatuarra, edo Renaud Lavillenie frantziarra gizonezkoetan; Svetlana Feofanova errusiarra, Emma George australiarra edo Naroa Agirre euskalduna emakumezkoetan.