Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Peseshet

Eduki-taula

👶
Jaiotza
K.a. III. milurtekoa
Antzinako Egipto
💀
Heriotza
K.a. III. milurtekoa
Antzinako Egipto
🔨
Lanbidea
mediku
📷
Argazkiak
ikusi

Peseshet  Antzinako Egiptoko emakumezko medikua izan zen, duela 4.700 urte bizi izan zena. Izena ezagutzen den lehenengo emakumezko medikua izan zen.

Sais hirian emagin ikasketak egin zituen eta Faraoiaren gorteko emakumezko medikuen nagusi izatera iritsi zen. Faraoiaren amaren hileta ere Peseshetek gidatu zuen.

Pesesheten berri daukagu, haren seme Akethetep eskribaren hilobian agertzen delako, estela batean.