Txikipedia:Pisu
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c4/Dinam%C3%B3metro.jpg/200px-Dinam%C3%B3metro.jpg)
Pisua Lurrak gorputz bati eragiten dion erakarpen indarra da. Indar bat denez pisua neurtzeko unitate nagusia Newton-a da.
Pisua eta masa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan masa kontzeptuarekin nahasten bada ere, pisua indar bat da eta masa ez. Masa materia kantitatea da. Hau ondo ikusten da adibide honetan:
- «Ilargian eta Lurrean gorputz berak masa berdina du baina Ilargian gutxiago pisatzen du. Ilargiaren erakarpen indarra txikiagoa delako gertatzen da hori.»
Pisua neurtzeko tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat tresna erabiltzen ditugu gauzen pisua neurtzeko. Hona hemen batzuk:
- Balantza
- Dinamometroa (neurketa zientifikoak egiteko)