Txikipedia:Purga Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Purga Handia Sobietar Batasuneko indarkeria kanpaina bat izan zen.

Sobietar Batasunean hasitako garrantzizko indarkeria kanpaina izan zen Joseph Stalin boterera iristeko. Kanpai horretako biktima ugari Alderdi Komunistako kideak eta Indar Armatuetako buruak ziren.

Gizarteko beste sektore batzuk, profesionalak, nekazari burgesak eta gutxiengoak izan ziren, kanpaina honen biktimak ere. Atxiloketa horien gehiengoa barne gaietarako Herri Batzordeak egin zuen.

Purga Handia

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Purga Handiaren aurretik, "purga" hitzak Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideen kanporaketa adierazteko erabiltzen zen. 1936 eta 1956 artean alderditik kanporatzeaz gain, atxiloketa, atzerriratze, kontzentrazio-esparruetara eraman edo exekutatu egin zituzten.

Purga Handiaren bidez, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kideak, funtzionarioak, kulakak, Armada Gorriko buruzagiak eta herritar xumeak erori ziren.