Txikipedia:Random Access Memory

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Artikulua entzun!

RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korronte elektrikoa kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean luzerako gorde nahi ez diren datuz betetzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RAM modulu zahar batzuk
Gaur egungo RAM modulu bat

Lehenetariko RAM memoria 1949 eta 1952 bitartean garatu zen, baino arazo bat zeukan, memoria gutxi gorde zezakeen. 1969an Siliziozko eroaleak erabiltzen zituzten RAM memoriak atera zituzten Intel enpresak, hauek informazio gehiago gorde zezaketen. Urte bat geroago DRAM (Dinamyc Random Acces Memory) memoria atera zuten, oraindik informazio gehiago gordetzeko gaitasunarekin. 1973an beste berrikuntza bat eman zen memoria RAMa txikitzea ahalbidetu zuena. Eta estandarra bezala gelditu zen. MOSTEK enpresak sortu zuen.