Txikipedia:Reggae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bob Marley Reggae Erregea

Reggae 1960.urtean sortu zen. Bob Marley izan zen Reggaeko abeslari  ospetsuena. Bihotz-taupadak izenez ezagutzen den erritmo sinkopatu indartsua du ezaugarri nagusi.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamaikan du jatorria. Bere ezaugarri nagusia bere erritmoa etengabe errepikatzea da.

Reggae talde aitzindarietako bat The Wailers izan zen, 1963an sortua eta Peter Tosh eta Bob Marley bezalako kide ospetsuekin osatua.

Azken hau reggaearen eta, oro har, Jamaikako musikaren ikonorik handiena bihurtu zen. 1981ean hil zen Marley-k "No woman, no cry", "Lively up yourself" eta "Three little birds" bezalako Reggae kantak betikotu zituen beste askoren artean.

Toots Hibbert izan zen Reggae musikaren sortzailea.

Tresna etnikoak, hammond organoa, teklatuak eta txarangak dira Reggae musikaren instrumentu nabarmerenak.

Reggaeren dantza dancehall izena du.