Wikipedia, Entziklopedia askea


Rhea.

Rhea hegazti handi bat da. Ñandu ere esaten zaio.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak Hego Amerikan bizi dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru txiki bat du, moko fin handixka batekin. Begi handiak ditu, lepoa fina eta luzea da eta luma txiki txuriz estalita dauka. Lepoaren azpialdean luma beltzak ditu eta gorputz aldean luma grix edo marroiak ditu.

Bi hanka indartsu eta luze dauzka, korrika azkar egiteko, eta hanka bakoitzean hiru behatz ditu.

Hegaztiak metro eta erdi eta metro eta laurogeieko garaiera du, emeak normalean pixka bat txikiagoak dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti orojalea da, belarra, intsektu txikiak eta karraskari txikiak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztia obiparoa da hau da arrautzetatik jaiotzen da. Arrautza handiak jartzen ditu, 2 kilokoak izan ahal dira.