Txikipedia:Richter eskala
Itxura
Richter eskala lurrikaren indar suntsitzailea neurtzeko erabiltzen den eskala da. Charles Richter (1900-1985) sismologoaren omenez eman zitzaion izena. Richterrek 1930eko hamarkadan garatu zuen eskala hori.
Lurrikara baten tamaina ondorengo formularekin neur zitekeela kalkulatu zuen:
M = \log_{10}A(mm) + 3 \log_{10}(8 \Delta t(s)) - 2.92
Eskala horren arabera, lurrikara bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, suntsitzeko duen indarraren arabera.
Neurtu diren lurrikara guztien artean orain arteko bortitzena Txilen gertatu zen, Valdivia hirian, 1960an: Richter eskalan 9,5 puntura iritsi zen.
Indar horrek 0 eta 9 bitarteko puntuazioa (magnitudea deitzen zaio) izan dezake, Richter eskalaren arabera. Kalte handiak 5eko magnitudean hasten dira.
Azalpena | Magnitudea | Ondorioak |
---|---|---|
Mikroa | 1,9tik behera | Mikro-lurrikara, nabaritzen ez dena. |
Oso txikia | 2,0 eta 2,9 bitartean | Ez ohi da nabaritzen, baina bai detektatzen. |
Txikia | 3,0 eta 3,9 bitartean | Nabaritzen da, baina gutxitan eragiten ditu kalteak. |
Arina | 4,0 eta 4,9 bitartean | Etxe barruko gauzak mugitzen dira, talka-zaratak entzun daitezke. Kalte txiki batzuk egon daitezke. |
Moderatua | 5,0 eta 5,9 bitartean | Kalte handiak gerta daitezke egoera onean ez dauden eraikinetan. Kalte arinak gerta daitezke egoera onean dauden eraikinetan. |
Indartsua | 6,0 eta 6,9 bitartean | Suntsidurak eragin ditzake 180 km inguruko lekuetan. |
Handia | 7,0 eta 7,9 bitartean | Suntsidura nahiko handiak eragin ditzake zona zabalago batean. |
Oso handia | 8,0 eta 8,9 bitartean | Suntsidura oso larriak eragin ditzake epizentrotik ehundaka kilometrora dauden lekuetan ere. |
Suntsigarria | 9,0tik gora | Erabateko suntsidura eragin dezake epizentrotik milaka kilometrora dauden lekuetan ere. |