Txikipedia:Sagu (ordenagailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sagua ordenagailuan erabiltzen den tresna oso garrantzitsua da. Sagua eskuarekin mugitzen dugun bakoitzean, mugimendu horiek jaso eta gure ordenagailuko pantailara islatzeko gai da. Horrela, gure ordenagailuak guk Saguarekin agintzen dugun guztia prozesatuko du.

Sagu gehienek hiru botoi dauzkate: eskuinekoa, erdikoa eta ezkerrekoa. Erdiko botoia periferikoaren erdialdean dagoen gurpiltxo batek osatzen du. Hala ere, gaur egun mota askotako saguak daude merkatuan, adibidez bideo-jokoetara jolasteko sagu espezifikoak edota lanerako erabiltzen diren saguak.

SAGU MOTAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sagu mekanikoak: Saguaren higidura antzemateko barrualdean bola bat dutenak dira. Hauen desabantaila nagusia zikintasuna pilatzen zaiela da.
  • Sagu optikoak: Sagu hauek ez dute bolarik barruan eta oso erosoak dira ez dutelako zikintasunik pilatzen, boladunekin gertatzen den bezala.
  • Haririk gabeko saguak: Sagu hauek ez dira kable bidez ordenagailura konektatu behar, uhinen bitartez egiten baitute transmisioa, ordenagailura konektatu beharra dagoen hartzaile batekin.
  • Track Ball: Zuzenean bolarekin kontaktua duten sagu berezi batzuk dira.