Wikipedia, Entziklopedia askea

Sakramentu

Eduki-taula

Eukaristiaren sakramentua

Sakramentuak Eliza Katolikoan eta kristautasuneko beste adar batzuetan ospatzen diren zeremonia sakratu batzuk dira. Erritu horiek Jainkoaren graziaren erakusle garbitzat hartzen dira, Jainkoarengana hurbiltzen eta bereganako fedea indartzen laguntzen baitie fededunei.

Eliza Katolikoan zazpi sakramentu daude:

  • Bataioa: sakramentu hau kristau bizitzarako lehen urratsa da. Bertan, jatorrizko bekatua garbitzen zaie fededunei eta horiek Jainkoaren seme-alaba bihurtzen dira.
  • Sendotza: sakramentu honetan, sinestunaren fedea sendotzen da eta Espiritu Santua ematen zaio, kristau oso gisa bizi ahal izateko.
  • Eukaristia: sakramentu honetan, fededunek Jesukristoren gorputza eta odola jasotzen dute ogia janez eta ardoa edanez. Horrela, Jainkoarekin eta fededun komunitate osoarekin harremanean jartzen dira.
  • Penitentzia edo aitortza: sakramentu honen bidez, egindako bekatuak aitortzen ditu fededunak eta, hala, Jainkoak barkatu egiten dio, behin fededuna bekatuez damutu denean.
  • Gaixoen oliadura: sakramentu honen bidez, indar eta biziberritze espirituala ematen zaie gaixoei edo bizia galtzeko arriskuan daudenei.
  • Apaizgintza: sakramentu hau apaiz, diakono edo apezpiku izatera deitutakoei ematen zaie.
  • Ezkontza: sakramentu honen bidez emakume eta gizon bana elkartasun sakratuan batzen dira eta familia kristaua eraikitzen laguntzen die. Kristautasunak ez du beste ezkontza motarik onartzen.