Txikipedia:Sandra Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sandra Sánchez Jaime, Talavera de la Reina, Toledo, Espainian jaio zen 1981eko irailaren 16an. Emakumezko Kata kategorian karateka onena da 3 urtez munduko rankinean txapeldun izan ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 urte zituela Sánchezen gurasoek dantza klaseetara apuntatu zuten, bere neba Paco beste aldetik, karate klaseetara apuntatu zuten. Sandrak bere nebak moduan karate klaseetara joan nahi zuen eta azkenean lortu egin zuen. Ondoren INEFen lizentziatu zen.

Bere ama zaindu behar izan zuen eta honek kirol honetatik pixkat urrundu zuen. Australian bizi izan zen eta hor karate klaseak jasotzen jarraitu zuen eta bere entrenatzaileari esker Espainiara bueltatu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018ko azaroan emakumezkoen munduko txapelketa irabazi zuen.
  • Europako txapelduna ere izan da lau bider (2015, 2016, 2017 eta 2018).
  • 2017an Espainiako Kirol Sari Nazionala jaso zuen.