Txikipedia:Sara Borrell

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sara borrell espainiar farmazialari eta biokimikari bat izan zen. Madrilen jaio zen 1917. urtean eta Madrilen hil zen 1999an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen Irakaskuntzarako Elkarteko irakasle zen Clementina Albèniz amonak, bai eta gainerako familiakoek ere, Sararen ikasteko nahiaren alde egin zuten. Bere familia liberala zen eta gizarte gaietan aritzen zen. Bere aita, Ezker Errepublikarraren kidea, Gerra Zibilaren amaieran espetxeratu zuten.

Sarak nekazaritza ingeniaritza ikasi nahi zuen baina onartu ez zutenean, 1933an Madrilgo Unibertsitatean farmazia ikastea erabaki zuen. 1940an lizentziatu zen eta doktoregoa 1944an lortu zuen, Tajo ibaiaren urari buruzko tesiarekin.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketako irakasle gisa lan egin zuen Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluan (CSIC), eta bertan esnearen proteinei buruzko azterketak egin zituen, Eskoziako Hanna Dairy Research Institute-n ikerketara eraman zuen lana, Norman C. Wright-ekin.

1950ean Gregorio Marañónek sortu berri zuen Endokrinologia Esperimentaleko Institutuan ikerketa egitera bultzatu zuen, atzerrian biokimikari eta hormonen metabolismoari buruzko ikasketak osatzeko aukera eskainiz

1963an, Gregorio Marañón hil ondoren, Gregorio Marañón Institutua sortu zen eta Sarak Esteroideen Atalaren ardura hartu zuen. Urte berean, Espainiako Biokimika Elkartea sortu zen, eta Sara bazkide sortzailea izan zen. 1983an, CISCeko Cajal Institutua inauguratu zenean, bertan hasi zen lanean, eta han egon zen 1989an erretiroa hartu arte.

CSICen beka batekin, Cambridgen lan egin zuen pilula antikontzeptiboekin lotutako erreakzioei buruzko proiektu batean, eta ez zen ordura arte ezagutzen prebenitzen lagun dezaketen oinarri kimikoa. Emaitzak Nature aldizkari britainiarrean argitaratu ziren 1952an.

Kontribuzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarak 1946an eta 1961ean atzerrian egindako egonaldietan eskuratu zituen ezagutzak eta teknikak aurkeztu zituen Espainian. Horietako bat, adibidez, Massachusetts-en, G. Pincus-ekin, pilula antisorgailuen asmatzailea, Worcester Foundation for Experimental Biology-n eta beste batean Edinburgoko Endokrinologia Klinikoko Ikerketa Unitatean. Pincus-ek Puerto Ricoko antisorgailuen pilularen eraginkortasunari buruzko probetan parte hartzeko gomendatu zion, baina ez zuen bere familia utzi nahi.

Bere lanak nazioarteko hedapeneko aldizkari zientifikoetan argitaratu ziren. Ikerketa gehienak Journal of Clinical Endocrinology and Metabolism, Biochemical Journal, Journal of Endocrinology aldizkarian eta Hormone Research-en aurki daitezke.