Txikipedia:Sardinia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sardinia mediterraneoan dagoen uharterik handiena da. Italiako estatuaren barrualdean dago. Korsika irlaren hegoaldera kokatua eta Italiako estatuaren parte dena, erregio autonomo izaerarekin. 24.090 km²-ko hedadura du eta 1.631.880 biztanleko populazioa (2001ean).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito Arotik aurrera kultura indartsu batzuk garatu ziren Sardiniako uhartean. Izatez, iraultza neolitikoa eta nekazaritza Europara ekarri zuten populazioak Anatoliatik iritsi zirela argitu du genetika modernoak, eta Early European Farmers haien gaur egungo ahaide genetiko hurbilenen artean daude sardiniar modernoak.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardoak, Sardiniako biztanleak, uhartearen barnealdean bizi dira, uharteko bi hiri nagusiak, Cagliari eta Sassari hain zuzen, kostaldean dauden arren. Lau probintziatan banatua dago: Nouro, Cagliari, Sassari eta Oristano. Hizkuntza nagusienak italiera eta sardiniera dira, baina gazteen artean batez ere italiera askoz zabalduago dago.