👨👨👦👦 Biztanleak 33.000.000 |
🔎 Azalera 2.250.000 km² |
🏙️ Hiriburua Riad |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Saudi Arabia, Ekialde Hurbilean kokatua, Arabiar penintsulako herrialderik handiena da, 2.149.690 km2-rekin eta Itsaso Gorriaren eta Persiar golkoaren artean dago. 2016an 33 milioi biztanle zituen. Bertako hiriburua Riad da. Herrialdearen mendebaldean daude islamaren hiri garrantzitsuenak, hau da, Medina eta Meka.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saudi Arabiak Arabiar penintsularen %80 hartzen. Haren inguruko herrialdeak honako bauek dira:
- Ipar-mendebaldea: Jordania.
- Ipar eta ipar-ekialdea: Irak.
- Ekialdea: Kuwait, Qatar, Bahrain eta Arabiar Emirerri Batuak.
- Hego-ekialdea: Oman.
- Hegoaldea: Yemen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asir probintzian izan ezik, herrialde guztian basmortuko klima dago.
- Egunez: bero handia.
- Gauez: Hotz handia.
- Euria: oso gutxi.
- Tenperatura: Udakoa, 45ºC - 54ºC artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingo mugak 1932an adostu ziren, Abdulaziz ibn Saud erregea agintean zegon bitartean. Koran liburuaren inguruko irakurketaren arabera, ez da bidezkoa berrikuntza eta aldakuntzei hasiera ematea. Gainera, errege honek, gatazka zibilei amaiera eman zien eta nomadak leku jakinetan gelditzea agindu zuen. Horrez gain, petroleoarekin lortutako dirutzarekin, herrialde guztiko aginte bakarra izatea lortu zuen.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an 33 milioi biztanle zituen, gehiengoa 25-54 urte bitartekoak. Bizipen itxaropena 75,5 urtekoa da: gizonezkoena 73,4 urtekoa, emakumeena aldiz, 77,7.
Hizkutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiera da hizkuntza ofiziala.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musulmanak dira denak, nahiz eta gehienak suniak izan (%85-90), xiiak ere badira.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Riad (6.506.700 biztanle)
- Jidda (3.976.400 biztanle)
- Meka (1.919.900 biztanle)
- Medina (1.271.800)
- Al-Hufuf (1.136.900 biztanle)
- Ta'if (1.109.800 biztanle)
- Ad-Damman (975.800 biztanle)
- Buraida (658.600 biztanle)
- Khobar (626.200 biztanle)
- Tabuk (609.000 biztanle)
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol ezagunenak futbola, urpekaritza, windsurfa eta bela dira. Ospe handia hartzen ari den beste kiroletako bat gamelu lasterketak dira, eta bertako jaialdietan praktikatzen da.