Wikipedia, Entziklopedia askea

Sexu jazarpen

Sexu-jazarpena izan daitekeen egoera baten antzezpena

Sexu-jazarpena pertsona batek beste bat sexualki modu desegokian tratatzea da, haren baimenik gabe. Hainbat modu eta lekutan gertatu daiteke, eskolan, lanean edo telefono mugikorraren bidez, esaterako, baina baita beste edozein ingurunetan ere.

Sexu-jazarpena ez da norbaiti bere gorputzeko atal batzuk baimenik gabe ukitzea bakarrik (gauza guztiz onartezina, berez); izan ere, pertsona bat sexuarekin zerikusia duen eta nahi ez duen zerbaitekin deseroso, lotsatuta edo beldurtuta sentiarazten duen edozer gauza egitea da sexu-jazarpena. Hau da, esandako zerbait, keinu bat, edo portaera jakin bat sexu-jazarpena izan daitezke.

Garrantzitsua da jakitea sexu-jazarpena ez dagoela ondo inondik ere, edonork egiten edo jasaten duela ere. Inork ez du sexu-jazarpena jasatea merezi, eta guztiok dugu seguru sentitzeko eta errespetatuak izateko eskubidea.

Zu zue edo ezagutzen duzun norbait sexu-jazarpena jasaten ari bazarete, oso garrantzitsua da fidagarria den norbaiti kontatzea, heldu bati edo arduradun bati adibidez, jazarpen hori amaitzen laguntzeko.