Txikipedia:Silene flos-cuculi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Silene flos-cuculi Caryophyllaceae familiako espezie bat da eta eta honela ezagutzen da ere: kukuaren lorea edo robin andrazkoa.

Europan (Norvegia eta Espainia…) eta Asian ( Siberia eta Kaukaso) aurki dezakegu. Tamaina aldetik, hirurogei zentimetroko altuera eta hogeita hamar zentimetroko zabalera izatera iritsi daiteke. Magenta kolorekoa da eta landare hermafrodita da, hau da, bi sexuak ditu, arrak eta emeak dira aldi berean.

Silene flos-cuculi espeziea hobeto haziko da lurpeko zatia hareazkoa edo buztinezkoa denean. Oso garrantzitsuak dira lorearen garapenerako hurrengo faktoreak: hezetasuna, eguzkiarekiko esposizioa, tenperatura, lurzoruaren ehundura, urtaroa, eta abar.

Bere argi-premiei dagokienez, itzal erdiko leku batean edo eguzkitan zuzenean egon daiteke.