Edukira joan

Txikipedia:Silizio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Silizio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silizioa

Silizioa elementu kimiko metaloide bat da. Elementu hau taula periodikoan 14. taldean aurkitzen da eta SI-rekin erlazionatzen da. Unibertsoko elementurik arruntenetan zortzigarren izanik, silizioa inoiz egoera puruan ager daiteke naturan. Baina gehienetan silizio dioxido edo silikato formatan ageri da, unibertsoko hauts, planetoide eta planetetan zehar sakabanaturik.  Oxigenoaren ondoren lurrazaleko bigarren elementurik ugariena da (% 25.7 pisuan). Solido kristalino gogorra eta hauskorra da eta urdin-gris kolore metaliko eta distiratsua du.

Silizio kristalak geldoak izan arren, tenperatura altuetan erreaktiboagoak bilakatzen dira.

Aipamen gisa, bere urtze eta irakite puntuak, 1414 °C eta 3265 °C-koak  izan ohi dira.