Txikipedia:Slumdog Millionaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danny Boyle

Slumbog millonaire, 2008an argitaratutako britiniar film bat da. Danny Boylek zuzendu zuen. Filman Indiako hainbat lekutan dagoen bizimodu eta pobrezia islatzen da. Umeenganako tratu txarrak eta, batez ere, nesken edo emakumeengan dagoen errespetu falta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamal eta Latika dira pertsonaia nagusiak. Lehenengoak anaia zaharrago bat dauka, Salim izenekoa. Mumbai hirian bizi dira. Hauen ama eraso bortitz batean hil zen, eta ondorioz, bi haurrak umezurtz geratzen dira. Bat-batean, gaizkile batzuek bi anaiak eta haien lagun Latika bahitzen dituzte. Bi mutilek alde egitea lortzen dute, beraien txikitako hiria atzean utziz, baina neskak ez du horrelako zorte onik izaten.

Urte batzuk geroago, bere haurtzaroko lagun hura amets gaizto hartatik ateratzeko prest dagoela ohartzean, Jamal Mumbaira bueltatu egiten da. Prozesu horretan, oztopo asko izango ditu.

Film osoa Jamal telebistako programa batean lehiatzen ari den bitartean gertatzen da. Jamalek lehiaketan galdetutako galderak ondo erantzunez gero, aberatsa bihurtuko da. Lehiaketan iruzurra egiten ari delakoan, poliziak atxilotu eta torturatu ere egiten dute. Aske geratu ondoren, lehiaketara itzuli eta Jamalek azken galderari ziurtasunik gabe erantzuten dio. Zorte oneko mutila denez, asmatu egiten du, beraz, hogei milioi euro lortzen ditu. Salimek gaizkilea hiltzen du, baina bere laguntzaileek bera ere erailtzen dute. Azkenean, Latika eta Jamal elkartzen dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frida Pinto
Dev Patel