Txikipedia:Snowboard

Wikipedia, Entziklopedia askea

Snowboard modernoa 1965ean sortu zen Sherman Poppen-ek, gero Muskeoko (Michigan) ingeniari batek, bere alabentzako jostailu bezala bi eski hartu zituenean; eski horiek batu eta soka batekin albo batetik lotu zituen, bere alabek taulan mantendu eta aldapak jaitsi bitartean kontrola izateko. Horri “snurfer” deitu zioten. Ondoren, alaben lagunen artean hain ezaguna egin zenez, bukatzeko Poppenek ideia manufakturatzera eraman zuen, Brunswik Corporation delakora, eta hurrengo hamarkadan zehar milioi bat snurfer saldu zituen.Snowboard neguko kirola da. Hasteko kirol modalitate hau, bi hankak taula bati loturik elurrez estalitako malda baten gainetik irristatzean datza. 

Snowboard

Snowboard eta Olinpiadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan eta 1988ko neguko olimpiadar jokoetatik aurrera kirol olinpikoa bilakatu zen. 2014an neguko kirol paralimpikoei batu zitzaion sochi-n. Kirol hau praktikatzen duenak gidari izena jasotzen du. Kirol modalitate hau, bi hankak taula bati loturik elurrez estalitako malda baten gainetik irristatzean datza. Kirolaren izena ingelesetik dator, skateboard eta sur teknikak konbinatzen ditu. 1960 eta 1970 hamarkadetan sortu zen.

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modalitate nagusiak hauek dira: jaitsiera askea , gizakiak egokitu gabeko malda bate tik jaistean datzana; estilo askea , akrobaziak egitean datzana eta snowboard alpinoa, pista edo eremu zapaldu batetik jaistean datzana. Lehiaketaren kasuan, modalitate nagusiak hauek dira:

  1. Estilo askeko jaitsiera: estilo askearen barneko modalitate bat.
  2. Jauzi handia.
  3. Hodi erdia:  hau hodi erdi formako pistan jauziak eta akrobaziak egitean datza.
  4. Krosa: oztopoekin eta eremu irregularrarekin egindako pistatik lasterketa.

       5.  Eslaloma: zirkuitu batetik sigi-saga jaistea ahalik eta azkarren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Snowboard. 2021-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).