Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1559ko abuztuaren 24a
Knutstorp gaztelua
💀
Heriotza
1643
Helsingør
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi

Sophia Brahe Irailak 22ko edota abuztuak 24ko 1556an jaiotako astronoma dinamarkarra zen.

Sophia Brahe

Tycho Braheren arreba zen, eta arreba honek behaketa astronomikoetan lagundu zion.

Sophia Brahe Knudstrupen  familia noble batean jaiotakoa zen. Laster erakutsi zuen kimikarako, lorezaintzarako eta, batez ere, astronomirako zuen interesa. Familiak bere ikasketei uko egiten zien arren, Tycho Brahek laguntzaile gisa hartu zuen 1573an.

Sophia Brahe Otto Thottekin ezkondu zen 1577an, eta laster hil zen (1588), seme batekin utziz.  Kimikan (gero alkimian) lan egiten ere hasi zen, Eskandinaviako goi-klaseen artean merkaturatzen zituen sendagai espagirikoak sortuz.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkondu zen arte, Sophiak bere anaiarekin lan egin zuen Hven irlako Urania gazteluan behatokian eta planeten kokapena eta izar hondoa zehazten zituen katalogoa idazten lagundu zuen, Johannes Kepler-ek bere astronomia iragartzeko erabili zuen legeak.

Bere kimika  eta medikuntza ikasketei esker bere landareekin, garaiko goi gizartearen garrantzitsuak eta ezagunak izan ziren erremedioak sortu zituen.