Txikipedia:Soul

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soul musika, musika genero herrikoia da. Amerikako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen 1950eko hamarkada eta 1960eko hamarkada hasieran.

Soul Musika

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gospel afro-amerikarraren, rhythm and bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu.

Inprobisatutako gehigarriak, bat-bateko aldaketak eta soinu osagarriak ere erabiltzen dira noizean behin. Soul musikako instrumentu nagusiak Baxu elektrikoa, Hammond organoa, bateria, gitarra elektrikoa eta ahotsa dira.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadan soul musika nagusitu zen AEBko rhythm and bluesaren arrakasten zerrendan (R&B Chart), eta abesti asko pop estiloko arrakasten zerrendetara pasatu ziren.

70eko hamarkadaren hasieran, rock psikodelikoak eta beste genero batzuek eragina izan zuten soul musikan, eta ondorioz soul psikodelikoa agertu zen.

Abeslari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950. hamarkadan soul musikaren sorreran ekarpena egin zuten abestien egileetariko batzuk:

  • Clyde McPhatter
  • Hank Ballard
  • Etta James dira.

Beste batzukː[aldatu | aldatu iturburu kodea]