Edukira joan

Txikipedia:Spyware

Wikipedia, Entziklopedia askea

Spywarea (software espioia) Internetetik deskarga daitezkeen beste aplikazio batzuekin batera ordenagailura iristen den softwarea da; proba moduan (shareware) zein doan (freeware) deskarga daiteke. Horrek esan nahi du, aplikazio-mota hori instalatzearekin bat, software espioia ere instala daitekeela, zu konturatu gabe. Gainera, spywareak web orrietan ostatu har dezake, orri horiek bisitatzen dituzten erabiltzaileen ekipoetan instalatzeko.

Spywarearen helburua da ezkutuan erabiltzailearen informazioa lortzea, publizitaterako batez ere. Instalatu denean, software espioiak Internet erabiltzeko ohiturak eta lehentasunak monitorizatzen ditu, eta hirugarrenengandik lortutako informazioa transmititzen du. Batzuetan, programa hauek informazio konfidentziala jar dezakete agerian: pasahitzak, kreditu-txartelen zenbakiak, posta elektronikoko helbideak, etab.

Bestalde, software espioiak lortutako informazioa Internet bidez bidaltzen duenean, memoriaren eta banda-zabaleraren baliabideak kontsumitzen ditu, eta horrek kalteak eragiten ditu.