Txikipedia:Sun Yat-sen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sun Yat-sen

Sun Yat-sen txinako iraultzailea eta presidentea izan zen. Sun Yat-sen 1866ko azaroaren 12an jaio zen, Cuiheng-en nekazari familia batean eta 1925eko martxoaren 12an hil zen Pekinen 58 urtekin. Hil zenean Txina modernoaren sortzailetzat hartua izan da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urte zituenean Hawaiira joan zen bere anaiarekin bizitzeko. Bertan, kristau eskola batean ingelesa ikasi zuen.

1908an Liga Iraultzailea sortu zuen, gobernua aldatu nahi zuelako.

1911ean, Sun Yat-sen Estatu Batuetan zegoen iraultzarako diru-bilketa egiten. 1911ko abenduan, Wuchangeko Altxamendutik hasitako iraultza arrakasta lortzen ari zelaren berri entzuterakoan, Estatu Batuetatik Txinara itzuli zen, iraultzaileekin elkartzeko eta gobernu errepublikarraren antolaketari buruz hitz egiteko.

1912ko urtarrilaren 1ean, iraultzaileek Nanjingen Txinako Errepublika eta behin-behineko gobernua aldatu zuten eta Sun Yat-sen Errepublikako presidente izendatu zuten. Gobernu hau, geroago, militarrek menperatu zuten.

1918an, ondorioz,  beste gobernu iraultzaile bat egin zuen Shanghai eta Guangdongen, nazio indartsuekiko berdintasuna, demokrazia eta ekonomia-aurreramendua aldarrikatzen zituena.

Arrakasta militar handirik lortu ez zuenez, mendebaldeko nazioen laguntza eskatu zuen. 1923tik, eta Txinako komunisten lankidetza ere onartu zuen. 1923an Txinako iparraldeko jauntxoak garaitu zituen sobietarren laguntzaz. 1924an Kuomintangek programa politiko berria jakinarazi zuen.

1925ean Sun Yat-Sen Pekinen sartu zen, eta handik gutxira hil zen.

Lanbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879 Medikuntza ikasten hasi
--- Sendagilea zen
1908 Liga iraultzailea sortu
1912 Presidente izendatu zuten
1923 Txinako komunista zen