Txikipedia:Taurus (mendilerroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taurus mendilerroa Zilizian dagoen mendikate bat da, Turkiaren hegoaldean. Egridir aintziratik Eufrateseraino, kurba batean zehar hedatzen dira. Tigris eta Eufrates ibaien sorlekua dira.

Taurus mendilerroa

Mendikate honek 3.000 metrotik gorako altuera duten zenbait tontor ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinan Ziliziako Atea bezala ezagutzen zen Taurus mendilerroa, izan ere, mendilerro honen erdialdean pasabideak zeuden. Zezena, Ekialde Hurbileko ekaitzen jainkoaren sinbolo eta irudikapena zen, horregatik deitzen da Tauro zezena mendilerroa. Antzinako siriarrek uste zuten mendi hauetako ekaitz elektrikoak Adad ekaitzen jainkoak eginak zirela eta Tigris eta Eufrates ibaiak urez betetzeko egiten zuela. Brontze Aroko toki arkeologiko bat izan zen.

Historia

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tauro mendiak plaka tektoniko afrikar eta euroasiarren talkaren ondorioz sortu ziren. Azpiko arroka nagusia kareharria da. Aladar eta Bolkar mendietan, kareharria higatu egin da, ur-jauzien, lurpeko ibaien eta Asiako haitzulorik handienetako batzuen paisaia karstikoak osatzeko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiek klima mediterraneoa dute, uda lehorra eta negu euritsuak. Tenperaturak aldatu egiten dira igoerarekin, negu beroak izaten dira itsasertzeko beheko hegaletan, eta negu hotzak mendi garaietan eta barnealdean.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goragune baxuagoetan, landaretza nagusia haritz siempreberdeak, pinu turkiarrak, eta makien sastrakadiak dira. 1.200 metroko altueratik gora pinu beltzez, Libanoko zedroz, Tauro izeiz eta ipuruz osatutako baso menditarrak daude. Gailur garaietan zelai alpinoak daude.