Txikipedia:Taylor Swift

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taylor Alison Swift, Amerikako Estatu Batuetan 1989ko abenduaren 13an jaio zen abeslaria da. rigth

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte zituela abestiak idazten eta abesteko lehiaketetan parte hartzen hasi zen. 12 urte zituela konposatzaile batzuekin abestiak sortzen hasi zen. The Bluebird Cafe lehiaketan parte hartzean, Scott Borchettaren atentzioa erakarri zuen, eta hark diskoetxe batekin album bat ateratzeko aukera eman zion.

  • Taylor Swift 2006-2008

Bere lehen albuma da. AEBako Bilboard 200 taulan zerrendatuta egon zen. 2008ko Grammy sari banaketan Best New Artist kategorian nominatua izan zen, baina ez zuen irabazi. Album honek 7.500.000 kopia saldu zituen.

  • Fearless 2008-2010

Bere bigarren diskoa da. Hainbat single-i esker album hau arrakastatsua bihurtu zen AEBan. Album hau Bilboard hot 100 taulan arrakastatsuena izan zen, bigarren postuan geratuz. Albumak 12.500.000 kopia inguru saldu zituen. Bere lehenengo kontzertu-bira egin zuen album honekin. Album honek 2 Grammy irabazi zituen: Album of the Year eta Best Country Album.

  • Speak Now 2010-2012

Bere hirugarrengo albuma da. Taylor Hot 100 taularen historiako bigarren emakumezko artista bihurtu zen. 278.000 deskarga jaso zituen aste betean, horrek munduko errekor bat sortzea eragin zuen. Taylorrek Gosearen Jolasak filmerako bi abesti original bildu zituen, eta, gainera, Grammy bat irabazi zuen.

  • Red 2012-2014

Bere laugarren albuma da. Albuma argitaratu eta 50 minutu geroago, Guinness World Record bat lortu zuen. Red-ek hainbat sari lortu zituen.

  • 1989 2014-2016

Hau bere bostgarrengo albuma da, baina bere lehenengoa pop estilokoa. 2014ko martxoan, Taylor New Yorkera joan zen bizitzera. Album honek 3 Grammy irabazi zituen: Album of the Year, Best Pop Vocal Album eta Best Videoclip "Bad Blood" abestiagatik.

  • Reputation 2017-2018

Bere seigarrengo albuma da. Look What You Made Me Do abestia argitaratu zuen album honetarako single gisa, eta honen bideoklipak 43,3 milioi ikuspen baino gehiago izan zituen. 2018ko American Music Awards sari banaketan, Swift-ek Tour of the Year, Artist of the Year, Favorite Pop/Rock Female Artist eta Favorite Pop/Rock Album sariak irabazi zituen.

  • Lover 2019

Hau zazpigarrengo albuma da. Lover abuztuaren 23an argitaratu zen kritika positiboekin eta Billboard 200 taularen lehenengo postuan estreinatu zen lehen astean 867.000 kopia salduta. Sei albunekin aste betean 500000 ale baino gehiago saldu zituen lehen emakumea izan zen.

  • Folklore eta Evermore 2020

2020an, koronabirus pandemia zela eta, Taylorek bere Lover Fest bertan behera utzi behar izan zuen, eta etxean zegoenean musika idazten hasi zen. Kritikoen ustez, Folklore Swift-ren hoberen albuma zen. Folklore sei grammy sarietara nominatuta izan zen, eta Album Of The Year saria irabazi zuen.

  • Fearless (Taylor's Version) eta Red (Taylor's Version) 2021

Taylor Swift-ek arazoak izan zituen bere diskografikarekin hura uztean 2018an. Diskografiak Taylorren album guztien Copyright-ak zituen, eta horregatik, artistak estudioko lehen 6 albumak birgrabatuko zituela iragarri zuen, eta Fearless (Taylor 's Version) 2021eko apirilean eta Red (Taylor' s Version) 2021eko azaroan kaleratu zituen.

  • Midnights 2022

Artistaren hamargarren albuma. Kaleratu zen egunean, Spotifyren album eta abestirik erreproduzituena izan ziren, 185 milioi eta 17,4 milioi erreprodukziorekin. Gainera, Swift bihurtu zen Billboard Hot 100eko top 10 osoa okupatu zuen lehen artista, "Anti-Hero" kantuarekin chart-aren gailurrean, Beatles taldetik 1964an top 5a hartu zutenean. Egun gutxietara, Taylorrek The Eras Tour iragarri zuen 2023rako bere hamargarren albuma zela eta, album guztiei berrikuste bat emoteko mundu osotik.

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Taylor Swift (2006)
  • Fearless (2008)
  • Speak now (2010)
  • Red (2012)
  • 1989 (2014)
  • Reputation (2017)
  • Lover (2019)
  • Folklore (2020)
  • Evermore (2020)
  • Fearless (Taylor's Version) (2021)
  • Red (Taylor's Version) (2021)
  • Midnights (2022)
  • Speak Now (Taylor's Version) (2023)
  • 1989 (Taylor's Version) (2023)