Txikipedia:Tegucigalpa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tegucigalpa Hondurasko hiriburua eta hiririk handiena da. Erdialdeko Amerikako hirugarren hiri nagusia da, Guatemala Hiria eta San Salvador ondoren.

.

1.682. Hiria itsas-mailatik 1.000 metrotan dago eta 1.324.534 biztanle ditu (2011).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tegucigalpak, Comayagüelarekin batera, Hondurasko hiriburua osatzen dute.

Mendilerro batean dago 935 metroko altueran (3.068 oin) punturik baxuenetan eta 1.463 metro (4.800 oin) aldirietan. Hondurasko barnealdeko mendi gehienetan bezala, Tegucigalparen egungo azalera gehiena baso irekiek hartzen zuten.

Choluteca ibaiak zeharkatzen du herrialdea iparraldetik egoaldera. Hark bereizten ditu Tegucigalpa eta Comayagüela.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tegucigalpak sabanako klima tropikala du hau da, beheko haranak eta kostaldeko eskualdeak baino hezeagoa da.