Txikipedia:Teresa Perales

Wikipedia, Entziklopedia askea

Teresa Perales (Zaragoza, 1975eko abenduaren 29an jaioa) igerilari paralinpikoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joku paralimpikoen uniformearekin ateratzen da.
Teresa Perales

Igerilari, politikari ohi eta idazle espainarra, Asturiasko printzesa sariarekin bere ibilbidea saritu diote. 1995ean, hemeretzi urte zituenean, neuropatia baten ondorioz, gerritik beherako mugikortasuna galdu zuen auto istripu batean egon ondoren.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 eta 2020. urteen artean ospatutako joko paralinpikoetan 27 domina irabazi zituen. Gainera, 22 domina irabazi zituen 1998 eta 2019 urteen artean ospatutako igeriketa egokituko munduko txapelketan. 2012ko Londreseko paraolinpiadetan Espainiako abanderatua izan zen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas paralimpikoak
Urtea Lekua Postua Proba
2008 Pekin (Txina) Irabazlea 200m libre
2004 Atenas (Grezia) Irabazlea 50m tximeleta
2004 Atenas(Grezia) Irabazlea 100m libre
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Postua Proba
2017 Mexikoko Hiria (Mexiko) Irabazlea 50m libre
2002 Mar de Plata (Argentina) 2 100m bular-igeriketa
2006 Durban (Hego Afrika) 3 50m libre

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://teresaperales.es/biografia/

https://es.wikipedia.org/wiki/Teresa_Perales