Wikipedia, Entziklopedia askea

Termometro

Eduki-taula

Termometroa

Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat.

Termometroaren funtzionamendua material ezberdinen hedapenean oinarritzen da. Merkuriozko termometroak oso erabiliak izan ziren duela gutxi arte, baina gaur egun debekatuta daude merkuriozko kutsaduragatik. Gaur egun, termometro digital elektronikoak gehiago erabiltzen dira.