Txikipedia:Tetris

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tetris bideo joko bat da

Nork eta Noiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetris bideo-jokoa, Alexey Pajitnov programatzaile Errusiarrak sotu zuen, zehatz mehatz 1984. urtean.

Helburua eta nola jokatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko hau oso ospetsua izan zen, baina, orain beste bideo joko batzuetara jolasten da. Jokoa “Tetrominoak” deitutako forma geometriko desberdinak elkartzen datza, guzti guztiak ondo kokatuta egon behar dira. Pantailaren goikaldetik etortzen diren bitartean. Helburua honako hau da: Errenkada horizontalak osatzea lekuak hutsik utzi gabe. Jokoa jarraitzen den bitartean abiadura asko areagotzen da eta noski, zailtasunak areagotu egiten dira. Tetris jokoa, historian zehar, klasiko bat bihurtu da adin guztietako jokalarientzat.

Formak eta jokoaren pantaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetrisen, 7 forma tetromino desberdin daude, denak koloretsuak dira eta ez dira guztiak kolore berdinekoak. Tetromino bakoitzak 4 karratu ditu, baina, tetris jokoan bertsio asko daudenez, forma batzuk, karratu gehiago edo gutxiago dituzte, adibidez 1, 2, 4, 5 karratuzkoak. Tetris jokoan, pieza desberdinak pantailaren goikaldetik jausten dira. Pantaila horrek 10 karratu ditu  horizontalean. Bertsioaren arabera bertikalean kubo gehiago edo gutxiago egongo dira.