Txikipedia:TikTok

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Tiktok bideoak partekatzeko aplikazio bat da. Bideo hauek 15 segundo eta 10 minutu bitartekoak

dira eta musika, umorea, politika edo edozein gairi buruzkoak izan daitezke.

2016ean argitaratu zen Txinan, eta 2018ean mundu osora iritsi zen Musical.ly izenarekin.

2020ean bi mila milioi deskargetara iritsi zen.

Aplikazio honen izarrak Paula eta Aitana Etxeberria dira, 24 urteko ahizpa gipuzkoarrak.

14 milioi jarraitzaile dituzte eta Twin Melody bezala ezagutzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ean Txinan argitaratzean 100 milioi deskarga lortu zituen. 2017an Tiktok izena jasotzen hasi zen eta 2018ean lehengo postua lortu zuen munduko doako aplikazioen artean Thailandian eta beste hainbat herrialdeetan. 2020an, gehien handitzen ari zen aplikazioa zela izendatu zuten.