Txikipedia:Tren

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trena edo bultzia bata besteari lotuta bagoi edo kotxe sorta batez osaturiko ibilgailua da, lokomotorra batek edo kotxe autopropultsatuek atoian eramanda. Trenbide izeneko egituraren gainetik ibiltzen da, normalean bi errail paraleloz osaturikoa, baina errail bakarreko bidea ere izan dezake monorail deituriko sistema. Kargak garraiatzen badu bagoia esaten zaio, pertsonak garraitzen dituenari berriz, kotxe.

Richard Trevithick[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nork sortu zuen trena? Richard trevithick izeneko gizon britaniarrak. 1771ko apirilaren 13an jaio zen Illoganen, Camborne Redruthetik gertu, Britania Handian bizi zen.

1796an  trenak sortzen hasi zen eta lurrun makinak  modeloak erakusten hasi zen, James Watt asmatzaile eskoziarrak  lagunduta presio baxuko makinak  hobetu eta ekarri zuen.

1801eko abenduaren 24an, revithick gai izan zen bidaiariak garraiatu zituen lehen lurrun ibilgailua martxan jartzeko. Hiru urte geroago, lehen aldiz aplikatu zuen  lurruna burdinbide batean. bateko zamen atoian, lurrunezko tren makinak 10 tona burdina garraiatu zituenean merthir tydfiletik galesko abercinonera.

Hinbesteko arrakasta izan zuen, non errail edo errailen lurrunezko beste lokomotor batzuk eraikitzea erabaki baitzuen.

Richard Trevithick 1833ko apirilaren 22an hil zen Datforden, Kenten.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo trena lurrunezkoa izan zen. Horregatik, Richard Trevithick hartzen da    trenaren sortzailea,lehen lurrunezko lokomotorra berak sortu baitzuen. 1797 eta 1799 urteen artean, Richard Trevithick  minatako ingeniariak presio altuko lurrun-makina asmatu zuen, Kondentsadorea, lurruna gordetzeko biltegi modukoa dena,  kendu eta lurruna tximinia batetik isuriz. Hasiera batean, lurrunezko ibilgailuak  sortu ziren, baina trenaren  pisua eta errepideen egoerak eraginda ez zuen arrakasta mugatua izan zuten. Lurrun bidezko lehendabiziko lokomotora 1803. Urtean eraiki zuen Trevithickek. 1804. urtean bere bigarren lokomotorak, kargaturiko tren bat 14,4 kilometroko ibilbiden zehar eramatea lortu zuen.