Wikipedia, Entziklopedia askea

Tripoli

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.293.016
🔎
Azalera
3.127 km²
🌄
Altuera
81 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Tripoli.

Tripoli Libiako hiriburua eta hiririk jendetsuena da. Gobernu zentralaren eta administrazioaren egoitza ere bada. 1.690 000 biztanle inguru ditu eta herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Mediterraneoko kostaldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripoli Libiako kostaldean dago mendebaldeko eskualdean, Tunisiako mugatik gertu. Hiriko itsas mailatik batez besteko altitudea metro 1 baino ez da. Ia 1.000 kilometroko kostaldeak bereizten ditu Tripoli Bengasitik, Libiako bigarren hiririk handiena. Bien artean Sirteko Golkoa dago, batzuetan Sidrako Golkoa deitua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripoliko klima subtropikala erdi-lehorra da (BSh Köppen klima-sailkapenaren arabera),4 bere kostaldeak bainatzen dituen itsaso homonimoak eragin eta markatua eta herrialdearen hegoaldeko muturreko tenperaturekin kontrastatzen duena, idortasunak eta muturrekoak jota. Tenperaturak.basamortuaren erdian egoteagatik.