Txikipedia:Trumoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaitz tropikala, tximista eta trumoiekin.

Trumoi edo ostotsa ekaitzetan tximistak eragiten duen zarata gogorra da. Batzuetan, oso urrundik ere entzun daiteke.
Soinu desberdina izaten dute: batzuetan, eztanda moduko bat izaten da; beste batzuetan, aldiz, burrunba luzea izaten da.
Tximistaren energiak ikaragarri berotzen du airea, eta horrek eragiten du leherketa moduko hori.
Tximista hurbil dagoenean, trumoia ia tximista ikusiaz batera entzungo dugu. Aldiz, tximista urrun dagoenean, segundo batzuk pasa daitezke trumoia entzun baino lehenago. Hori hala da argia azkarrago hedatzen delako soinua baino.
Trumoi-hotsa, beldurgarria izan daitekeen arren, oro har ez da kaltegarria izaten.