Txikipedia:Txanbela

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txanbela aerofonoen familiako mihi bikoitzeko musika-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dultzainaren antzekoa, baina pixka bat txikiagoa. Mihiak kanaberaz, adarrez eta plastikoz egiten ziren.

Tutua, konikoa da eta ezpelez egina dago. Luzera aldetik dultzaina baino motzagoa da, gutxi gorabehera dultzainak belarriak deitutako zuloetaraino (txanbelak ez du horrelakorik). Tonu aldaketarako, dultzainak bezala zortzi zulo ditu: zazpi aurrealdean (azkena pixka bat alboratua behatz txikirako) eta bat goiko atzealdean.

Non jo izan da Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizirik ezagutu dugun txanbelari bakarra Zuberoako Lakarri herrian bizi zen, Pierre Caubet txanbelaria. Musika tresna honekin aire libreko doinuak jotzen zituen. Tresna hau galtzear egon zen, baina gaur egun talde desberdinetan entzun dezakegu, dultzainaren antzerako musika egiten, estilo berri batean, ordea, Caubeten joera libreari jarraitu ordez.