Txikipedia:Txepetxa (soinu-tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txepetxa.

Txepetxa zeharka kolpaturiko idiofonoa da.

Nola egiten da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intxaur bat hustu ondoren, intxaur azal erdia hartu eta mutur batean puska bat kentzen zaio. Intxaur azalaren kontra tinkaturik, luzera, makilatxo bat jartzen da, hari batekin estu-estu helduta.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatz batekin makilatxoari beheraka eraginez, libre gelditzen denean intxaur azalaren kontra jotzen du hotsa emanez. Trebeziaz mota guzietako erritmoak eman daitezke kantuak laguntzeko.

Non jo izan da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Mari Beltran txepetxa jotzen.

Toki askotan erabili izan dira halako perkusio tresnak. Nafarroako Larraungo bailaran, adibidez, egiten ziren horrelakoak.