Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txino dantza

Txino dantzariak Aretxabaletan.

Txino dantza Aretxabaletan inauterietan egiten den dantza bat da.

Hamabi dantzarik hartzen dute parte. Soineko zuri bat daramate eta txapela eta galtzerdi bitxiak. Txistularien atzetik doaz dantzan. Une batzutan gelditu egiten dira eta elkar zirikatzen dute.

Inauterietako igandean egiten da. Eguerdiko 12:30etan ateratzen dira eta ordubeteko ibilbide bat egiten dute.