Txikipedia:Txirri, Mirri eta Txiribiton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txiribiton, Txirri eta Mirri
   Ba al dakizu   

1975ean, saioetarako bidaietan polizien kontroletan sarri zituzten arazoak errazago gainditzeko asmoz, pailazo profesionalen karneta ere atera zuten.

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaraz aritzeko sortu zen lehenengo pailazo taldea da.

Beraien hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Otaegi, Jose Ignazio Ansorena eta Andoni Ezeiza izan ziren proiektua hasi zutenak. Euskara sustatzeko hainbat jolas, antzerki ostean, txokolatada, etab. egin ostean, 1972an, umeentzat euskarazko ikuskizunik ez zegoela ikusi, eta hutsune hori betetzeko asmoz, pailazo taldea sortu zuten: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon.

Antzerkien eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin zituzten antzerkiak jendearen gustukoak izan arren, beraien artean hainbat arazo sortu ziren eta banatzea erabaki zuten, 13 urtez elkarrekin lanean aritu ostean.

Txirri, Mirri, eta Txiribiton izatera pasa ziren. Oraingoan, Andoni Ezeizak taldetik alde egin eta Txema Vitoria gehitu zen taldera, horrela hirukotea sortuz.

Hiru pailazoak xelebreak dira eta bakoitzaren nortasuna ondo definituta dago. Pailazoen eskema klasikoa jarraitzen dute: Txirri azkarra, jakintsua eta dotorea da. Mirri, berriz, bihurria; inbidiatsua eta zirikatzailea.Txiribitoni dagokionez, pailazo inozoa; gozoa, samurra eta adiskide leiala da.

Ordutik aurrera, antzerkiak herriz herri emanez, hainbat antzezlan burutu zituzten: Galtza lapurra (1987), Pantera beltza (1988-1989), Patxistein doktorea (1990-1991), Melokotonio eta olinpiadak (1992-1993) eta beste hainbeste.

Ezkerrean: Txirri Erdian: Mirri Eskuinean: Txiribiton

Zer egiten dute gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

2011n, haurrak entretenitzeaz gain, ingelesa ikastea helburu zuen proiektu bati ekin zioten. Saioa egunero eskaintzen zen eta 10 minutuko iraupena zeukan. Sagarra da Apple zen proiektuaren izena.

2003-2004 ikasturtean, Txirri, Mirri eta Txiribiton taldea erretiratu ostean, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior izeneko taldea sortu zen, pailazo hauen ikuskizunak euskal herrietatik zabaltzeko asmoarekin. Era horretan, jatorrizko taldearekin batera, telesailetan agertzen ibili ziren. Azkenik, 2012ko Gabonetan, taldeko antzezle beteranoen agurra gauzatu zuten, Agur Barrez izeneko ikuskizunaren bitartez.

Abesti ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Pintto pintto" 1985.

"Paristik natorren" abestiaren letra

"Paristik natorren" 1985.

"Zapi zuria" 1985.

"Barre egin" 1998.

"Altza porru!" 2001.


Txirri, Mirri eta Txiribiton artikuluaren entzunezko audioa