Txikipedia:Txulubita (abrikot hezurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abrikot hezurrarekin egindako txulubita aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abrikot hezur bat hartu eta honen ertza harri baten kontra igurtziz higatzen da, hezurra zulatu arte. Gero, labana, guraize edo iltze puntarekin barruko hazia ateratzen da barrengoa garbi-garbi utzirik. Zulo aldea ere kontu handiz ondo egina utzi behar da, zuloaren ertza zorrotza bukaturik.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txulubita bi hatzekin muturretatik hartu eta beheko ezpainen kontra jarririk, haizea indarrez, zuloaren ertzaren kontra bota eta txistu ozen eta agudoa lortzen da.


Nork jotzen zuen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrek jotzen zituzten halakoak Euskal Herriko bazter askotan; esaterako, Nafarroako Larraun bailaran eta Sakanaldean.