Txikipedia:Txulubita (pistoiduna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txulubita pistoiduna.

Txulubita pistoiduna aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adar makilatxo bat da. Mutur batean, begi ondoan, ahokoaren muturra egiten zaio. Makila atereaz, azalak flautaren tutuaren funtzioa betetzen du. Beheko muturretik sartzen zaio lehenago ateratako makila.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txulubitaren ahokoaren muturra ahoan sartu, putz egin eta makila sartuz eta atereaz, txio edo glissando moduko doinu luzeak jo daitezke. Egiteko momentuan izerdi asko duenez, erraz sartzen eta ateratzen da makila. Lehortzen danean ezinezkoa da.

Noiz jo izan da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko herrialde askotan, udaberrian, izerdi garaian, haurrei egiten zitzaizkien halako hots-jostailuak. Leku batzuetan lizar adartxoekin eta besteetan gaztainondoarekin egiten dira. Tresna hauek ez dute hotsa denbora luzez ematen. Horregatik, erabili nahi direnean egitea izaten zen onena. Lehenago ikusi dugunez, udaberria izaten da egiteko eta jotzeko garai nagusia.