Txikipedia:Udane Ostolaza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Udane Ostolaza, Orion jaio zen 2005eko irailaren 11an, harri jasotzailea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztea baina indartsua.
Gaztea baina indartsua.

7 urterekin hasi zen, aitaren eta aitonaren argazkiak ikusi eta geroztik, gogoa piztu zitzaion. Harriak jasotzen ia jolas moduan hasi zen eta gaur egun bere pasio bihurtu da.[1]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorpen ugari izan ditu iada 17 urterekin.

  • 10 urterekin 20 kiloko harria jasotzea lortu zuen.
  • 13 urterekin 54 kiloko ingudia 2 aldiz jasotzea lortu zuen 2 minututan.
  • 14 urterekin 63 kiloko harri kubikoa bizkarreratzea lortu zuen 2 aldiz 2 minututan eta 50 kiloko bola 7 aldiz 2 minututan. Adin horrekin marka hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. (2020ko otsailean Zarautzen).
  • 15 urterekin 85 kiloko errektangularra bi aldiz jaso zuen bi minutuko txanda bakarrean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Udane Ostolaza. 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) «UDANE OSTOLAZA» UDANE OSTOLAZA (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).