Txikipedia:Ultramore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andromeda galaxiaren kolore faltsuko konposatua: urdinez argi ultramore urruna irudikatu da eta berdez ultramore hurbila. Kolore gorria beste uhin-luzera batzuk dira.

Argi ultramorea argi ikusgaiak baino uhin luzera laburragoa eta X izpiak baino luzeagoa daukan erradiazio elektromaknetikoa da. Lurrak  Eguzkitik jasotzen duen erradiazioaren osagaia da.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1801 ean deskubritu zuen Johann Wilhelm Ritter-ek. Izpi honi "izpi desoxidatzaile" deitu zien.

Argi beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi ultramoreari argi beltz deitzen zaio lagunarteko hizkeran, giza begiak ezin baitu ikusi. Zenbait animaliak, besteak beste hainbat txorik, narrastik eta erlea bezalako intsektuek, argi ultramore hurbilean ikus ditzakete.

Argi ultramoreko lanpara fluoreszentea.

UV indizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UV indizea Eguzkiak Lurraren gainazalean duen UV erradiazioaren intentsitatearen adierazlea da. UV indizeak eguzkiaren UV erradiazioek larruazalean kalteak eragiteko duten gaitasuna ere adierazten du.

Kolorea Arrisku UV indizea
Berdea Baxua 0-2
Horia Moderatua 3-5
Laranja Altua 6-7
Gorria Oso altua 8-10
Morea Oso oso altua 11+